Eibar BHI ikastetxeko ikasle eta langileok gure protesta adieraztea nahi dugu Zaldibarko zabortegiaren hondamendi eta horren kudeaketaren inguruan.

Isasi BHI eta Armeria ikastetxeko irakasle taldea. Argazkia; Isasi BHI

Jardiñetako irakasle eta ikasle taldea. Argazkia: Eta Kitto

Argazki gehiago hemen

 

LEHIAKETA BERRIA

INFORMAZIOA

Gabon Zoriontsuak Eta Urte Berri On Bat Opa Dizuegu!

Elene Turrillas ikaslearen margolan erakusketa Deban

       
      Gaur oporrak hartu baino lehenagoko eskolako azken eguna izan da eta denok Debara egin dugu txangoa.
Oraingoan irteera berezia gure ikasle eta ikaskide den Elene Turrillasen margoen erakusketari inaugurazioa eman diogu...
A ze nolako artista gure Elene... Zenbat aurpegi ezagun..
Eta a ze nolako ongietorria egin diguten Deban...
Eguna borobilla izan dela argi gelditu ez bada gerturatu Debara bertan bait dago eta gauza asko ditu eskaintzeko (Elenen erakusketa adibidez)...
Ondo izan, ondo bukatu eta hobeto hasi urte berria.

 

 

Jarduera interaktiboetako partaide diren esperientzia eskolakoekin solasaldian

 

Elkarrizketa interesgarria eta aberasgarria Esperientzia Eskolako partaide batzuekin, Eibar BHIn, eskuzabaltasun osoz, talde interaktiboetan boluntario lana astero egiten dutenak, gure gazteei ikasteko aukera paregabea emanez.
Aste honetan ... jarraitu irakurtzen

 

 

 

Azaroak 25

genero indarkeriaren aurkako eguna

 

   
     


Emakumearen aurkako indarkeria emakumeari emakume izateagatik egindako indarkeria da. Zehatzago, sexu-bereizkerian oinarritzen den eta emakumea helburu duen edozein indarkeria da, sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten duena.


Eguna: azaroak 25, 1999an martxan jarri zen egun hori.


2016ko datuak:

- Emakumeen %35ak bikotekideak eragindako genero indarkeria jaso du.
- Europar Batasuneko emakumeen %43ak indarkeria psikologikoa jasan du.
- Mundu mailan 700 milioi emakume daude adin txikiko zirela ezkonarazi zituztenak. Horietatik 250 milioi 15 urte baino gutxiago zituztela.
- Eurpoar Batasuneko 10 emakumetik batek aitortzen du 15 urte zituenetik “ciber” jazarpena izan duela.
- Erkidego Autonomoan jazarpen erasoek %28ko igoera izan du.
- Salaketa zaila da
       -Erantzunkizuna emakumeengan jartzen da.
      - Erasoa jasan duenak demostratu egin behar du.


ISILTZEN DENA KONPLIZE DA



"Only Human" antzezlana Isasin

Aurten ere Guraso Elkarteari esker Isasi kaleko ikasleek ingelesez Only Human antzezlana ikusi dute. 

Aukera paregabea izan da klasetik kanpo ingelesaz gozatzeko!! 

 

Klikatu gainean argazkiak ikusteko

 

 

Beste sari bat Jardiñetako ekipoarentzat!!!

 

   
  Klikatu gainean  

 

Oraingo honetan Kalitate saria jaso dute.

   
  ZORIONAK!!!!  

Mendi irteera Kalamua aldera

 

Klikatu ezazu irudiaren gainean Aitor Lasak bidali digun ikustaldi eder batekin gozatzeko.

ETwinning programa barruan "Deber De Memoria" proiektuan parte hartu duten egileek, Arrate Bideko ekipoa besteak beste, Nazioarteko Kalitate Zigilua lortu dute.

                                                 

 

ZORIONAK DENOI BEREZIKI LIVIA IRAKASLEARI!!!

 

ETwinning plataforman garatutako proiektua

  Aurten Arratebideko 4. mailako taldeek Livia irakaslearen eskutik eTwinning plataformako proiektu baten parte hartu dute. Plataforma honetan mota ezberdinetako proiektuetan Europa osoko ikastetxeak parte hartzen dute.

Taldearen proiektua gerra zibilaren osteko erbestealdia eta errepresioari buruz datza. Lana Deber de memoria deitzen da eta lau ikastetxe artean landu dute: bi frantses, bat Andaluziakoa eta gurea.

Lana ikusteko web gune honetan sartu behar duzue: https://www.etwinning.net/es/pub/index.htm

Ondoren, goian eskuman "accede o regístrate" gunean klikatu eta, eibar.bhi.etwinning erabiltzailea eta eibarbhi pasahitza erabiliz sar zaitezkete.

Jarraian, goian eskuman ere, "EIBAR BHI ETWINNING" agertuko zaizue. Ireki, TWINSPACE atalean klikatu eta proiektuaren gunera sartuko zarete.

Proiektuaren gune horretan, goiko menuko PÁGINAS atalean klikatuz gero proiektua ikusi ahal izango duzue.

 

Kohesio jarduerak Isasin - 1. maila

 

Argazkiak hemen